Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urte zaila, lan ona

Hona hemen kadete nesken urteko balorazioaren laburpena

Balorazio bat egiteko ordua denean, zein balore kontutan hartu? Zein ikuspunturi eman garrantzia handiagoa? Bakoitzak, bere izaera eta pentsatzeko eraren arabera burutu beharreko lana. Besteekiko kritika eta autokritika.
Talde Honen urte osoko bilakaera ikusi beharko bagenu, hasera deserosoa agian bi adineko neskek bizitu behar izan zutena. Helburu garbi bat zuen taldea, jolasten gozatzeaz gain, bi talde txikik, talde handi eta estu bat osatzea.
Hiru entrenatzaileko taldea, 15 neskez osatutakoa. Errendimendu mailan jokatzeko prest.
Astero bi entrenamendu on burutu ditu eta hala ere, konbokatoriak egin behar izan diren talde baten aurrean, pazientzia da taldekide hauek behar izan dutena agian maila honetan lanean jarraitzeko.
Emaitzak ez dira onak izan, ez da erreza izan hau barneratu eta gainera lanean jarraitzea. Hala eta guztiz ere, ia %100 asistentzia izan da entrenamenduro, hori bai, pasta eta bizkotxoek ere lagundu dute urtea ez horren luzea izaten!!
Entrenatzaileen aldetik, urte positiboa izan da, arazo guztien gainetik, taldean jarraitu duten neska hauengatik eta emaitzak izan direnak izanda ere, taldea talde izaten saiatu delako eta besoak jaitsi gabe lanean jarraitu duelako.
Ezagunak zaizkizue hitz hauek: Gorror eta gogoz jarraitu lanean neskak!!
Aupa zuek!!

menu
menu