EBA Ligan onartua izan da TAKEko lehen taldea
A multzoan izango da lehian
13/14 denboraldi bikain baten ostean lehen postua eskuratu eta gero, TAKEko seniorren lehen taldeak EBA Ligarako eskubidea lortu zuen pasa den Maiatzean.
Ordudanik lan gogorra egiten aritu da TAKEko zuzendaritza, kirol mailan lortutakoa berresteko eta datorren denboraldian EBA Ligan lehiatzeko aukera izan zezan taldeak.
Lan honek gaurkoan jaso ditu fruituak eta EBA Ligako A multzoan izango da TAKE 14/15 denboraldian.
Ilusioz beteriko urtea izango da, beraz, datorren Urritik aurrera ikusiko duguna Usabalen!!!