Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren porrota hainbeste partidutan jubenil neskentzat

Denboraldiko lehen irteeran partidu oso zaila eduki zuten TAKE Aralar Kirolak-eko jokalariek

Gogotsu bidaiatzen zuten Tolosarrek Donostira, Añorga A taldearen aurka lehiatzera. Ainhoa Simpler, Onintza eta Ainhoa Lakunza deialditik kanpo geratzen zirelarik (Eskertzekoa Ainhoa Lakunza partidua ikustera etorri izana, eta bizkotxoa eramatea taldekideentzat, jarrera ezin hobea!).

Beste hamabi jokalariak, irrikan ziren partidua hasteko, eta entrenamendutan ipinitako esfortzua partidura eramateko. Baino gauzak ez ziren atera espero bezala.

Hala ere, partiduaren hasiera ona izan zan Tolosarren aldetik, defentsan intentsitate handi erakutsi zuten, eraso estatikoetan ez zuten lortzen punturik Donostiarrek. Erasoan ordea, ez ziren hain fin ibili gure neskak, eta asko kostatzen zitzaion taldeari saskiratzeak lortzea. Horrela gauzak, lehen laurdenaren amaieran markagailua 11-6koa zen etxekoentzat. Nahiz eta markagailuan atzetik joan, sentsazioak positiboak ziren, taldea partiduan zegoen. Baino bigarren laurdenean arazoak iritsi ziren TAKE-koentzat. Taldea goitik presionatzen oso agresibo ibili zen, baino kanasta ondo zaintzeaz ahaztuta agian, Añorga-koek, presiotik ateratzea lortzen zuten bakoitzean, saskiratze erreza lortu zuten, eta honen ondorioz, laurdenaren emaitza 23-5ekoa izan zen etxekoentzat.

Atsedenaldira beraz, emaitza ia erabakigarria zen. Hala ere, bigarren zatiaren irteeran jarrera ez zen txarra izan Tolosarren aldetik, baino kanasta jasotzen zuten bakoitzean, borrokatzeko gogoak pixkanaka jaisten ziren, ondorioz, bukaerako emaitza oso kaltegarria izan zen. 58-29 Añorga-ren aldekoa.

Gure ustetan, markagailu honek ez du islatzen bi taldeen arteko desberdintasuna. Ziur gaude, lanen jarraitu ezkero, taldea goraka jungo dala, baina lan asko geratzen da aurretik, eta horrelako emaitzak, lanerako gogoak indartu besterik ez du egin behar. Aldez aurretik argi genuen denboraldi hasiera ez zela errexa izango talde honentzat, baino astean zehar egindako lanarekin ez dago inongo kexarik, eta emaitzak etorriko dira.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu