Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena

TAKE Tolosa 74 - Fundación Valladolid 71

Bi porrot mingarrien ondoren TAKEk gogotsu zegoen Usabal berriro orain arte izandako kantxa gogor eta zaila izan zedin. Horretarako afizioaren laguntza ezinbestekoa izango zen. Beste behin Usabalek itxura zoragarria izan zuen eta momentu zailetan taldea garaipenera aupatu zuen.

Aurkaria, Fundacion Baloncesto Valladolid, etorkizun oparoa duten gaztez osatutako taldea zuen. Talde ezberdinetatik fitxatutako proiekzio handiko jokalariak.

TAKEk partiduari aurre egiteko Karim Birawi eta Kaiet Vidaurreren bajak izan zituen. Normalean 12ko rotazioa gutxitu zen baja horien ondorioz. Bigarren taldeko Ibai Gil eta Iñaki Amondarainek lehen taldearen dinamikan jarraitzen dute eta lan ona eginez lehen taldean beraien postua irabazten ari dira.

Partidua erritmo azkarrarekin hasi zen. Saskiratze trukaketa kanpotarren aldekoa izan zen, lehen abantailak eskuratu zituzten nahiz eta lehen laurdenaren amaieran 17-18koarekin iritsi.

Bigarren laurdenean tolosarren minuturik kaxkarrenak izan ziren. Errebote lanean zailtasun ugari izan zituzten. Valladolideko taldeak jokalari indartsuak zituen barruko postuetan eta erreboterik gabe ezinezkoa zen transizioan ateratzea. Erreboteko estadistikari begiratuta kanpotarren nagusitasuna nabaria zen. 21 errebote etxekoen aldetik eta 37 kanpotarren aldetik. Atsedenaldira 34-37 iritsi zen partidua.

Atsedenaldiaren ondoren TAKE indartsu atera zen eta makargailuari buelta ematea lortu zuten. Urdiñek defentsan igo eta transizioan saskiratzeak lortuz minuturik hoberenak iritsi ziren. Goarrek partidu osoan 6 hirukoekin Valladolidekoen defentsa irikitzea lortu zuen.

Azkeneko laurdena eta dena erabakitzeke. Hasieran TAKEk zailtasunak izan zituen baino Usabal bete zuen jendeak indarrak eman zizkion taldeari azken posesiora 71-71 iristeko. Goarrek aurkarien defentsaren arreta bereganatu eta Jon Azaldegi bakarrik ikusi zuen 3 segunduren faltan hirukoa saskiratzeko. Ikusleak zoratzen lortutako saskiraketarekin baino kanpotarrek hutsartea eskatu zuten. Azken jaurtiketan ez zuten asmatu eta garaipena etxean geratu zen 74-71ko markagailuarekin.

Bigarren garaipena EBAn. Beste aste batez desabantaila fisiko nabariarekin postu guztietan, taldeak erakutsi zuen intentsitatea eta konzentrazioarekin maila gogor honetan garaipenak lortu daitezkela.

Hurrengo astean TAKEk Burgosen jokatu beharko du Grupo de Santiago Automocion taldearen aurka. Bidai luzea eta exigentea. Espero degu taldearentzat kaltegarria ez izatea eta garaipenarekin bueltatu ahal izatea etxera.

menu
menu