Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Tabernak Errotaundi talde azpeitiarra gainditu zuen

56-44ko emaitzarekin gailendu ziren

Aurreko larunbatean Usabalen jolastutako norgehiakoan TAKE Orbela Tabernak Errotaundi ISB talde azpeitiarren bisita jaso zuen. Bi taldeak berdinduta zioazen sailkapenean. Urdinek azkeneko partidaren zapore txarra ahotik kendu nahi zuten eta astean ondo entrenatu ta gero, ilusio haundiarekin aurre egin zioten partidari.

Ondo lehenengo larudenean bai defentsan eta bai erasoan, eta aurrea hartu zuten 17-10 arerioaren akatsak aprobetxatuz. Bigarren laurdenean gureak behera etorri ziren eta azpeitiarren erritmora jokatu zuten eta horren ondorioz, atsedenaldia azpitik iritsi ziren 24-25.

Hirugarren laurdenean partida hausteko aukera eduki zuen Koldoren taldeak, baina aurreratzen ziren bakoitzean azkarregi jolasten zuten eta azpeitiarrek oreka lortzen zuten. Azkeneko laurdenean, ordea, gure taldeak bere erritmora jokatu zuen. Reki eta Kikek lasaitasuna jarri zuten eta David Rodrigezen mutilak desesperatu egin zituzten. Azken parziala 15-3 eta horren ondoren 56-44 izan zen emaitza eta garaipena etxean geratu zen.

menu
menu