Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etxeko lanak egin izanaren lasaitasuna

Larunbatean senior neskek final bat zuten jokoan eta emaitza tolosarren aldekoa izan zen. URSA Orio 42 – TAKE Aralar Kilorak 52

Denboraldi haseratik helburu nagusietariko bat goiko fasean sartzea zen baina azken aldian izaten ari ziren emaitzek, hau ez zela batere erreza izango argi uzten zuten. Bi partidu faltan, lau talderen artean bi plaza erabakitzeke, lehen biak haseratik nahiko argi bait ziren.

Tolosarrek, behetik gora gogor zetorren Zarautzen etxea bisitatzen zuten. Partidu zaila eta intentsitatez betea espero zen eta horrela izan zen. Neskek hasieratik aurrea hartu zuten markagailuan eta amaierararte ez zuten aldea galduko. Atsedenaldira 5 puntuko abantailarekin iritsiz.

Hirugarren laurdenean berriz, amaieran erabakiorra izango zen aldea irekitzea lortu zuten tolosarrek, momentu batzuetan aldea 19 puntukoa izatera iritsi zelarik.

Atzean eginiko lana ona izan zen eta erasoan beste batzuetan faltan bota izan den ausardia azaldu zuten gure neskek. Horrela lortu zuten denboraldiko bosgarren garaipena, denak jarraian.

Denboraldiko lehen zatia amaitzeko, larunbatean tolosarrek Añorga liderra izango dute aurrean. Nahiz eta donostiarrak partidurik galdu gabe izan, disfrutatzeko partidua izango da eta beste maila batean dagoen arerio baten aurka lehiatzeko aukera polita izango dute neskek. Beraz animo eta ea urtea sentsazio onekin amaitzen dugun.

1,2,3…. XUSTA!!!!

menu
menu