Beste pauso bat TAKE Belaterentzat
Arrasaten Ikusi zituzten aurpegiak infantilek eta LEK Ointxe Haundi taldeak larunbatean goizeko 12tan
Gainera, egun batzuk lehenago jakin genuen beste taldekide bat gehitzen zela epe luzerako bajetara, beraz partidurako 9 jokalari bakarrik aurkeztu ginen.
Hasieratik ikusi zen kanpoko taldearen intentzioak 2-14ko partziala utziz lehenengo laurdenean. Bigarrenean, kontratakeen eraginez abantaila hori geroz eta handiagoa egiten hasi zen, eta 7-29 iritsi ginen atsedenaldira. Hirugarren zatian eskuak jetsi genituen zertxobait eta zati hori 8-9 batean geratu zen, baina erreakzionatzen jakin ondoren, bukaeran 19-53ko markagailua utzi genuen eta garaipena Tolosara etorri zen. Entrenamenduen lana ikusten da asteburuetan. Hemendik animoak bidali nahi dizkiogu gaizki dauden bi jokalariei, ANIMO MUTILAK!! Zuen zain gaude!