Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua infantil mutilentzat Arrasaten

Take oria Electricidad- Mondradragon Unibertsitatea

Bigarren itzuliarekin hasi ziren infantil mutilak pasaden asteburuan. Arrasatera bisita egitea tokatzen zitzaien eta partiduaren garrantziaz jabeturik, pasaden zubian ez zioten entrenatzeari utzi eta jai egunetan entrenatzeko ahalegina egin zuten.
Partidoan zehar taldeak aurpegi desberdinak erakutsi zituen arren, defentsako lanean nabermendu ziren gehien bat. Bigarren laurdenean kantra eraso mordo bat atera zituzten arren, gainontzeko erasoak oso motelak eta korapilatsuak izan ziren. Honen islada izan ziren bigarren zati guztian eskuratutako 11 puntuak.
2014. urtea amaitzeko partidu bakarra falta den honetan, BKL talde beasaindarra dator Tolosara. BKL-koak, ez dute partidurik irabazi denboraldi guztian zehar, baino Takekoak baja ugarirekin egin beharko diote aurre partiduari, baja hauek, ikastolan eskuratutako emaitza justuek, eta honek suposatzen duen entrenamenduetara huts egitearen ondoria izan dira. Honegatik asteburu honetan beste taldeko Joanes Elosegui joango da taldea laguntzera. Partidu gogorra beraz, larunbatean 10.30etatik aurrera Usabal kiroldegian jokatu beharko dutena, urteari amaiera txukuna emateko.
Eta larunbatean, partidutik kanpo edo minutu gutxi izango dituzten jokalariek aurrerantzean gehiago ikasi beharko dute berdina errepikatu ez dadin, erortzen ikasten bait da oinez! 1,2,3…TAKE!!!

menu
menu