Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrot bikoitza asteburu berean

Ezin etxean larunbatean eta kanpoan igandean...

Eguraldiagatik atzeratutako partida bat jokatuz hasi zuen asteburua kadete mutilen taldeak. Larunbat goizean Arrasateko taldeak bisitatu zuen Usabalgo kiroldegia. Partidu parekatua espero zen eta hala izan zen. Etxekoak azken garaipena gogoan gogotsu atera ziren partidura, bazekiten garrantzitsua zela garaipena erdiestea, baina ez ziren gauzak nahi bezala atera. Amaieraraino borrokatu ostean 3 puntugatik galdu zuten tolosarrek.

Asteburuari amaiera emateko igandean bigarren partida jokatzea tokatzen zitzaien, partidu honetarako baja asko izan zituen taldeak. Utzitako hutsuneak infantil taldeko jokalariekin bete ziren. Easoren etxean jokatzen zen partida, aurkari zaila, eta halaxe gertatu zen. Atsedenaldi-arte eusteko gai izan ziren tolosarrak baina bigarren 20 minutuetan erabat gailendu ziren donostiarrak.

Asteburu honetan Zarautz taldea izango da bisitari Usabalen, partida parekatua espero da usabalen. Ea gai diren oraingoan garaipena lortzeko. 1,2,3,… TAKE.

menu
menu