Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Berriz ere saskibaloiaz gozatu zuen nesken senior taldeak

Borrokatutako porrota liderraren aurrean

Ez zen norgehiagoka onena nesken senior taldeak jolastu behar zuena. Aurkaria lehen sailkatua zen eta taldea punturik baxuenean heldu zen. Horrelakoetan, muturreko egoerak bizitu ohi dira eta zorionez, jokatu zitekeen partidarik onena jokatu zuen taldeak.

Parean zegoen taldea, beldurgarria. Indarra, heldutasuna, ilusioa eta saskibaloiaren ezagutza biltzen duen taldea. Ikusgarria bete zuten beroketa.

Gauzak horrela, taldea bere onena eman beharrean zegoen. Sailkapenak esaten zuen moduan, garaipena oso zaila zegoen baina partida modu lotsagarri batean jokatuz gero, partida jasanezina egingo zen eta min handia egin zezakeen taldearen konfidantzan.

TAKEko neskak ostiraleko entrenamenduko hizketaldiaren ondoren, bere aurpegirik onena emateko prest kantxaratu ziren eta talde Donostiarra urruntzen zen bakoitzeko, hortzak estutu eta markagailuan hurbiltzea lortzen zuten.

Behin eta berriz sartzen zituzten baloiak barruko jokalarientzat gure jokalariak zigortuz. Laguntzetan oinarritutako defentsa ezarri eta taldea lan egiteko gogoz zegoenez, hutsune hau ere murriztea lortu zuen.

Atsedenaldira bizirik heldu zen taldea. Zailena geratzen zen. Tentsioa mantendu eta era berean, ordurarte izandako ausardiarekin jarraitzea.

Sarrera saiakerak behin eta berriz egiten ziren, aukerak garbiak zirenean jaurtiketak egiten ari ziren sartuko ote ziren beldurrik gabe, defentsako errebotea zaindu egiten zen, horrenbeste lan ematen dituzten flash-ak konfidantzaz egiten ziren,… Kantxan ikusten zen taldea, saskibaloiaz gozatzen ari zen.

Azken laurdenean sartzearekin batera, taldeak jarrera bere horretan mantentzen zuen eta partida borobildu nahi zuen. Partida amaitzeko 6:30 geratzen zenean, talde donostiarrak hutsartea eskatu zuen markagailuan 3 puntuko aldea erakusten zuenean. Hortik aurrera, lehen sailkatuak bere sailkapena argudiatu zuen eta amaierako 14 puntutako aldea, kalitate eta joko eraginkor baten bitartez lortuz.

Amaieran, berriz ere porrota izan zen emaitza baina oraingo honetan, ilusioa sortarazten zuen porrota zen. Ea gai garen larunbateko grinari jarraipena emateko.

1, 2, 3 ………XUXTA!!!!!!!

menu
menu