Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2 garaipen batean

2 partida jokatu dituzte asteburu honetan Take Gorritiko neskek.

Joan den larunbatean jokatu zuten lehenengo norgehiagoka talde hondarribiarraren aurka. Aurkari ezaguna zen, dagoeneko 3 partida jokatu baitituzte hauen aurka. Oso zentratuta eta beren buruaren jabe hasi zuten partida gure neskek.

Arintasuna eta baloiaren jabetza nagusitu ziren kantxan eta horrek gustuko emaitza ekarri zuen tolosarren aulkira. 52-38ko emaitzarekin amaitu zen partida eta irrifarrea ahoan zutela etxeratu ziren Take Gorritiko jokalariak.

2.partida berriz igande goizean jokatu zuten Legazpiko taldearen kontra. Kantxa handia, pereza, hotza...ez zen aitzakiarik izan kantxara gogotsu irteteko. Beroketa serio baten ostean, zentratuta eta jarrera bikainarekin irten ziren jokatzera gure neskak.

Hasera-haseratik tolosarren joku bizia nagusitu zen eta legazpiarren presioak ez zuen lortu gure neskak geratzerik. Asteburua borobil amaitu zuren 26-57ko emaitzaz.

Aipagarria izan da, ihauterien ostean taldeak hartu duen dinamika ona eta sentsazio onen sentimendua. Entrenatzaileek esan dutenez, taldea inoiz baino batuago eta umilago ari da lanean eta horren emaitzak jasotzen ari gara asteburuetan.

Eskertzekoa eta esanguratsua, astebururo taldea babestera eta animatzera etortzen diren, guraso, lagun eta ezagunak. Mila esker!!

Zorionak neskak eta jarraitu gogotsu lanean!!!!

1,2,3..Take!!

menu
menu