Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk Estela indartsuari egin beharko dio aurre larunbatean Usabalen

Larunbatean 18:30tan Usabalen, TAKE Tolosa - Igualatorio Cantabria Estela

Larunbat arratsaldean Usabal kiroldegiak TAKEren historian gehien amestu den partidu horietako bat izango da. 6 jardunaldi bakarrik falta direnean, TAKEk garaipen bat gehiago beharko de maila mantendu ahal izateko.

Aurrean Igualatorio Cantabria Estela talde indartsua izango da. Kantabriarrak tolosarrak baino garaipen bat gehiagorekin aurkitzen dira sailkapenean. Estelakoen artean kanpotik fitxatutako hainbat jokalari aurkitzen dira. Beraien artean bi amerikarrak, Hanley eta Robinson. Duela aste batzuk bien artean 99ko balorazioa egiteko gai izan ziren. Baino ezin ahaztu Cabrera eta Bethencourt kanariarrak, Calabote portugaldarra eta Otero galiziarra. Dudarik gabe talde indartsua eta taulapean kilo eta zentimetro asko dituena.

Tolosarrek Jon Izagirreren baja seguruarekin ekin beharko diote partiduari. Kaiet eta Ibai azken momenturarte zalantza izango dira. Oraindik arazo fisikoekin jarraitzen dute eta minak nola jarraitzen duen baloratu beharko dute azken momentuan. Ezin ahaztu Santaderren Estelaren aurka TAKEk garaipena eskuratu zuela hiru puntuz.

Partidu ikusgarria Usabalek biziko duena bihar arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Sarrera ezin hobea espero da kiroldegian taldeari azken garaipena lortzeko bultzadatxoa emateko esperantzaz. Gerturatu taldea animatzera!

menu
menu