Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk ezin Estela on baten aurka

TAKE Tolosa 65 - Igualatorio Cantabria Estela 75

Partidu garrantzitsua Usabal kiroldegian jokatuko zena. Etxekoek maila mantentzeko asmotan lasaitasuna emango dien azken garaipena eskuratu nahi dute eta kanpotarrak sailkapeneko bigarren postuari begira jarraitzen dute. Bigarren postuaren borrokan jarraitzeko ezinbestekoa zuten garaipena Tolosatik eramatea.

Tolosarrek partiduari Jon Izagirreren bajarekin ekingo zioten. Estelakoek aldiz Otero eta Calaboteren bajak zituzten. Bi taldeek bajak izan arren ikuskizun polita erakutsi zuten itxura ezin hobea erakusten zieten Usabalen bildu zen jendeari.

Partidua berdintasun handiarekin hasi zen. Kantabriarrek saskitik gertu saskiratzen zuten eta etxekoek kanpoko jaurtiketan oinarritzen zuten beraien puntu jarioa. Bi taldeentzat ezinezkoa zen abantailak lortzea lehen laurden honetan. Lehen hamar minutuak Goarrek azken segunduan saskiratutako hiruko batekin amaitu ziren, markagailua 65-75 uzteko.

Bigarren laurdenean Miguel Cruzek zelaia zabaldu zuen bi hiruko ia jarraiekin, taldeari lehen abantailak emanaz. Atsedenaldira etxekoak hamar puntuko abantailarekin joango zirela zirudienean, Estelakoak erasoko errebotea baliatuz abantaila murriztu zuten 40-34rarte.

Atsedenaldiaren ondoren TAKEkoek arazo ugari izan zituzten saskiratzeko. Taulapean saskiratze errexak hutsegiten taldea dinamika ezkorrean sartu zen. Estelak ez zuen aukera alperrik galdu eta ikuskizuna emanez markagailua irauli zuen. Laurdena amaitzear zegoela kanpotarrek garbi posesioko denboraz kanpo eginiko jaurtiketa baten ondoren hartutako erasoko errebotean saskiratuz amaitu zen, grada sutan jarriz eta etxeko taldea bere onetik ateratzen.

Azken laurdena TAKEkoak era guztietara saiatu ziren partiduan sartzen. Minutu bat falta zenean 6 puntura jarri ziren baloia zutela baina ordurarte eginiko esfortzua ordaindu zuten eta ezin izan zioten markagailuari buelta eman. Amaieran TAKE Tolosa 65 - Igualatorio Cantabria Estela 75.

TAKEk orain astebeteko atsedena izango du. Aste Santuko oporren ondoren partidu garrantzitsua izango dute Mondragon Unibertsitatearen aurka.

menu
menu