Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Borrokatu arren, ezin garaipena erdietsi

Saririk gabeko lana

Aste santuak bukatzeko, larunbatean Tolosan jokatu zuten TAKE Aralar Kirolakeko neskek Soraluze Bergara KE-ren aurka. Leyre Jauregi, Maddi Aranburu eta Irune Gurrutxagaren falta nabarmena izan zen kantxan, nekea antzematen hasi zirenean gehienbat.

Hasieratik oso parekatua izan zen jokoa. Garesti zeuden saskiratzeak. Lehen laurdenean 8-8ko emaitza lortu zuten. Hurrengo laurdena, ordenarik gabeko jokoan oinarritu zuten bi taldeek, zonako defentsak ere zaildu zuen eta 11-10eko emaitzarekin iritsi ziren partiduaren erdira.

Hirugarren laurdenean ere ez ziren gauzak gehiegi aldatu, baina nekea ere kantxan igartzen hasi ziren ordurako bi taldeak. Garbi zegoen besoak jaisten zituen lehenengo taldeak zailtasunak izango zituela azken minutuetan eta hori gertatu zitzaien Tolosarrei.

Azkenean 32-38ko emaitzarekin bukatu zen partidua.

Emaitza nesken gustukoa ez bada ere, ezin esan genezake borrokatu ez zutenik. Aupa zuek neskak!

Lanean jarraitzen dute gure neskek ligako azken partiduari aurre egiteko irrikaz. Bikain ari zarete, jarraitu horretan!

Igandean, beraz, partidu polita daukate aurretik 12:00tan Zarautzen.

1,2,3… TAKE!!

menu
menu