Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Izaskunen partidu borrokatua

Sailkapenean beren aurretik zihoazten Internacional taldeko nesken aurka galdu zuten larunbatean

Emaitza dena delakoa izanda ere, %100a emateko helburuarekin kantxaratu ziren infantil neskak Mons kiroldegian zuten partiduan. Helburua ordea, ez zuten lehen minututik bete. Galduriko baloi batzuk medio, aurkariek saskiraketa erraz xamarrak lortu zituzten lehen minutuetan eta denera 15 puntu saskiratu. Jasotako puntu kopurua alde batera utzita, errtimo altuko laurdena izan zen eta zuten guztia eman zutenaren sentsazioarekin amaitu zuten (baten batek behar baino oxigeno gehiago ere utzi zuen bidean, eta gero falta).

Hurrengo hiru laurdenetan gauzak zertxobait aldatu ziren. Izan ere, etxekoen defentsa gogorra ikusirik, baloia hobeto babesteko konpromisoa hartu zuten gure neskek eta ez zituzten horrenbeste baloi galdu. Baloi gutxi galtzeak, jaurtiketa gehiago burutzeko aukera ere eman zien eta horrela saskiratze gehiago lortzekoa. Azken laurdenean markagailuan asko gerturatu ziren arren, momentu zehatzetan jaurtiketetan ez asmatu izana garesti ordaindu zuten eta aurkariek alde egin zuten berriz ere.

Asteburu honetan azken norgehiagoka jokatuko dute neskek, ea beren helburua betetzen duten eta %100ª ematea lortzen duten. 1,2,3 TAKE TAKE TAKE!!

menu
menu