Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Electricidad finalera

Igande honetan 12:00etan izango da final handia

Pasa den igandean lauko finaleko bi finalerdiak jokatu ziren Usabal kiroldegian. Azpeitiarrek ezin izan zuten gaurko egunez oraindik denboraldi guztian partidurik galdu ez duten Easori irabazi, baina partidu txukuna egin ondoren aukerak izan zituzten bukaera arte.

Gure mutilek bigarren finalerdia jokatu zuten Askatuak talde Donostiarraren aurka. Aurten lautan ikusi zuten elkar denboraldian zehar eta lehenengo hiru partiduak galdu ostean, azkenekoa irabazi bazuten ere, bazekiten ez zela erraza izango garaipena eskuratzea.

Lehen laurdenean, oso ondo hasi ziren eta 10-11 puntuko abantaila izatera heldu ziren, baina faltak, galdutako baloiak eta defentsako errebotea ez ixtearen ondorioz, donostiarrek abantaila gutxitu zuten.

Bigarren laurdenean, saiatu ziren arren erabakiak, ez ziren guztiz onak izan, korri egiteko agindua zuten Askatuakekoak gureak baino errotazio motzagoa zutelako, baina ez zuten asmatu behar bezala korri egitea eta baloi asko galdu ondoren atsedenaldira atzetik iritsi ziren markagailuan.

Atsedenaldian, jabetu ziren ondo egiten zekitena egin ezkero irabazteko aukerak handituko zirela, baino Askatuakekoak ez zeuden partida oparitzeko asmoz eta beste behin hirugarren laurdena galdu arazi ziguten.

Azken laurdena 7 puntuz behetik hasi genuen, aukerak bagenituen, eta gure errotazio luzeagoa aprobetxatu behar genuen. Beraiek aurretik ziren, baina neke handia zuten gainean eta hori, gure indargune bilakatu genuen. Oso presio ona eginez, baloi mordoxka bat lapurtu eta aurkaria partidutik atera genuen. Buelta eman genion markagailuari baina ez ginen lasaitu, azken segundu arte presionatuz jarraitzeari esker garaipena gure artean geratu zen, 67-61.

Eskertzekoa harmailetan zegoen zale kopuruaren bultzada, oso esperientzia polita gazteentzako eta ikuskizun handia ikusten ari ziren zaleentzat.

Igande honetan, gure mutilek, urte guztian egindako lanaren saria jasoko dute, Gipuzkoako txapelketako finala. Begitek 01 taldearen aurka, nahiz eta oso zaila izan, partidu txukuna egiteko ari dira lanean aste guztian zehar, lan ona egiten ari dira eta honek disfrutatzeko aukera emango die igandean, beraiei eta beraiek ikustera gerturatzen den jende guztiari igandean goizeko 12etan. Gerturatu gure mutilak animatzera, lehia polita izango da eta ziur gure mutilek bere hoberena emango dutela ikuskizun handia eskaintzeko.

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu