Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrot batekin amaitu du denboraldia Oria Electricidad TAKE-k

Horrelako partidek erakusten dute zergatik maite dugun saskibaloia; azken momentuan galdutako partida, behar bezala borrokatua, kirol hau praktikatzen jarraitzeko arrazoiak ematen dituena.

Talde honek denboraldi honetan jolastuko duen azken partidua izan zen larunbatean Donostian jolastu zena. Gogotsu, aurreko norgehiagoketan izandako sentsazio berak lortzeko asmotan kantxaratu ziren tolosarrak.

Aurkaria ezagutzen genuen, bagenekien 3ko lerrotik egiten zutela min. Hortaz hasieran defentsa zorrotz bati esker, markagailuan aurretik jartzea lortu genuen. Taldean jolasten badakigula erakutsi genuen, jokaldi bikainak burutuz.

Beldur genien hirukoak iritsi ziren arte. Partidua baldintzatu zuten guztiz, denera 7 hiruko sartu baitzituzten, nahiz eta gehienak ondo defendatuta zeuden. Hala ere, TAKEkoek euren lana egiten jarraitu zuten.

Atsedenaldia amaitu eta defentsa zorrozteko aginduari zin egin eta baloiak lapurtzen hasi ziren. Lana, lana eta lana. Erasoan baloia bikain mugitu ondoren hainbat saskiratze lortu ziren, jokalari guztiek beraiek dakitena erakutsi zutelarik.

Azken laurdenean 10 puntuko aldea zegoen markagailuan. Tolosarrak bikain aritu ondoren 2 puntura jarri ziren. Badakigu horrelako momentuetan urduritasunak zehaztasunari gain hartzen diola. Defentsa on bati esker, 14 segunduren faltan partidua irabazteko aukera izan genuen, markagailua 58-58 zegoelarik.

Saskiratzeko aukera izan genuen, baino ezin izan zen helburua lortu. Donostiarrek errebotea ondo itxi eta kontraerasoa atera zuten. Entrenatzaile, jokalari eta zaletuei hainbeste gustatzen zaizkigun falta horietako bat iritsi zen, donostiarrek bi tiro libre lortu zutelarik. Falta izan zen? Ez dakigu, baina errespetuz epaileak esandakoa onartu genuen. Bat sartu, bigarrena kanpora bota.

Taldeak ikaragarrizko denboraldia burutu du, saskibaloiaz gozatzen saiatu direlarik momentu oro. Horrelako partiduak mila izango dira eta pixkanaka jokalariak joango dira momentu horietan eskuratu behar den lasaitasuna eskuratzen. Jokalari onak baino, pertsona onez osatutako taldea da hau, giro onarekin majina helburu lortu daitezkeela erakutsi dutelarik.

Hala ere, eta gaizto xamarra izanik, bada ohitura bat taldekide hauek ulertu ez dutena. Norbaiten urtebetetzea denean pastak edo txupa-txupsen bat entrenamenduetara eramatea denok eskertzen dugu, batez ere jakinda entrenatzaileek zenbait maite dituzten horrelako opariak. Agian jokalariek euren urteak udaran betetzen dituzte eta horregatik ez da gozokirik iritsi entrenamenduetara. Beno bai, behin! Kasualitatea entrenatzaileak eman izana? Mmmmm… Jajajajajajajaja!

Aupa mutilak! 1,2,3 TAKE!

menu
menu