Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidea aurkitu ezinik hasi du urtea TAKE Orbelak.

Jadanik bi partidu jokatu dituzte orbelako mutilek eta ezin izan dute garaipenik erdietsi bi saiakeretan.

Lehen partida Zast taldearen aurka jokatu zuten. Hasieratik ikusi zen zarauztarrak gauzak zail jarriko zizkietela garaipena lortu nahi bazuten. Tolosarrak ez ziren fin ibili ez erasoan eta ez defentsan, hori baliatu zuten kanpotarrek hiruko marratik partida erabakitzeko. Azken emaitza 54-59 izan zen.

Bigarren partida etxetik kanpo jokatzea suertatu zitzaien, Bosteko A taldearen aurka hain zuzen ere. Ordu desegokia eta kantxa zaila, aurreko urteetan ezin izan dugu garaipenik lortu eta aurtengoan ere kale egin du taldeak. Partida ondo hasi zuen taldeak, baloia mugituz eta kanpoko jaurtiketetan asmatuz, horrek lehen abantailak eman zizkion taldeari eta atsedenaldira 9 puntuko abantailarekin iritsi ziren. Bazirudien aurtengoan gai izango zela taldea garaipena lortzeko baina hirugarren laurden penagarri baten ostean burua galdu zuen taldeak eta hortik aurrera talde bakarra ikusi zen kantxaren gainean. Azken emaitza 61-52 izan zen.

Larunbat honetan arratsaldeko 4tan izango dute hurrengo partida Astigarragako La salle taldearen aurka. 1,2,3,… TAKE

menu
menu