Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior nesken garaipena denboraldiko lehen partidan

TAKE Aralar kirolakeko neskek ezin hobeto ekin diote denboraldiari

Larunbatean ekin zioten Usabalen senior neskek denboraldi berri bati. Aurkaria Donostiako Santo Tomas Lizeoa eta hasiera guztiak bezela, nahiz eta markagailuak beste gauza bat adierazi, ez zen batere partidu erreza izan.
Azken emaitza TAKE ARALAR KIROLAK 42 - 21 STL BILINTX.
Gertatu ohi den bezela denboraldi hasiera espero baino azkarrago iritsi zaio taldeari. Jende berria, asmo eta ilusio berriak… eta lanean hasi besterik egin ez garenaren sentsazioa. Ondo hastea komenigarria izaten omen da eta larunbateko helburua hauxe zen, garaipenak ematen duen lasaitasunarekin hastea.
Partiduan osoan zehar tolosarrak ez ziren fin ibili saskira begira batez ere lehen bi laurdenetan non hutsegiteak bata bestearen atzetik etortzen bait ziren. Aukerak sortzen ziren bainan neskek ez zuten amaitzea lortzen eta honek aurkaria markagailuan aurretik izatea suposatu zuen denbora askoan. Dena den, atsedenaldira tolosarrak aurretik joatea lortu zuten.
Hemendik aurrera partiduak kolore bakarra izan zuen. Taldeak atzean hortzak estutu eta poliki-poliki markagailuan aldea handitzea lortu zuen.
Hasi besterik ez gara egin eta hobetzeko asko dagoen arren, garaiena lortzeko egindako lanarekin eta taldean berriak direnen hasiera positiboarekin geratu behar gara.
Datorren partidua, ostiralean izango da, BERA BERA GROS talde donostiarraren aurka. Erronka polita!!!

1, 2, 3……..XUSTA!!!

menu
menu