Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrotarekin hasi da TAKE Aralar Kirolak kadetea

Baloi gehiegi galtzearen ondorioz, EASO gailendu zitzaion errendimenduko kadete neska taldeari.

Hasi du denboraldia TAKE Aralar Kirolak kadete neska taldeak. Aurreko urteetan elkarrekin jokatutakoak dira jokalari gehienak, baina aurten lehen aldiz errendimendu mailan lehiatuko dira, erronka polita dute aurretik, beraz. 14 jokalariz dago osatuta taldea, baina tamalez Leire Amondarain eta Ainhoa Urkiak ezin izan dute denboraldia hasi oraindik, lesionaturik baitaude. Ea laster gurekin batera zaituztegun!
Larunbatean EASO taldea jaso zuten Usabalen, baina Tolosarrek ezin izan zuten garaipena poltsikoratu. Partidua gaizki hasi zuten, baloi gehiegi galduz eta tentsio falta nabariarekin. Pase txarren ondorio izan ziren baloi galdu horiek donostiarrek eroso jolastea ahalbidetu zuten, etxekoen eraso kopurua gutxitzearekin batera. Pena izan zen presio irteerako mugimenduak ondo landu arren pase bigun baten erruz baloia aurkariari ematea. Horrez gain, partidaren lehen erdian ez genuen intentsitatez defenditu eta, gauzak horrela, atsedenaldira 12-28 markagailuarekin iritsi ginen.
Ematen zuen bigarren zatiak ildo beretik jarraituko zuela, baina neskek erreakzionatu zuten. Defentsa estutu eta elkarri laguntzen hasi ziren, eta EASOk gero eta zailagoa zuen saskiratzea. Lan on horrek erasoan konfiantza eman zion taldeari eta jada ez ziren hainbeste baloi galdu, kontraeraso onak bukatu baizik. Lanean amaiera arte jarraituz ez zuten lortu partiduari buelta ematea, baina bai kantxan gustura egotea eta azken laurdena irabaztea. Amaiera itxaropentsua beraz, bukaerako markagailuaren arren: 34-51.
Argi geratu zen lan asko dagoela aurretik, baina baita ere jokalari hauek maila oso ona ematera iritsi daitezkeela, gogor lan eginez.
Hau hasi besterik ez da egin, ANIMO NESKAK!!!
1,2,3..TAKE!

menu
menu