Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenengoan garaipena

TAKE Iurre tabernako mutilek errebotean eginiko lanari esker batik bat, garaipena poltsikoratu zuten Arrasate taldearen aurka

Igande goizeko partiduan TAKE Iurre tabernak Arrasateko taldeari irabazi zion 39-67 emaitzarekin.
Hasieran, nerbioak ikusten ziren eta akatsak egiteko beldur asko, honen ondorioz defentsan hutsune asko uzten zituzten TAKEkoek. Lehenengo minutu horiek pasa ondoren takekoek aurrera pauso bat eman eta saskiratzeak lortzen hasi ziren batez ere, erreboteak hartu eta hartu hasi zirelako.
Bigarren laurdenean lehenengoaren bukaeran bezela jarraitu zuten errebotean dominatuz eta kanasta azpian hutsik egin gabe. Defentsan hala ere, falta asko ateratzen zituzten arrasatearrek beraien alde eta jaurtiketa libreengatik partiduan jarraitzen zuten.
Hirugarren laurdenean berriz, takeko kadeteek ez zuten barkatu eta defentsan presioa eginez eta aurrean hutsik egin gabe jarraituz 5-22ko partziala egin zuten partiduan 21 puntuko aldea lortuz.
Azken laurdenean, defentsatuko akatsek arrasatearren saskiratzeak ekarri zituzten baina iñoiz 20ko aldetik jetsi gabe.
Garaipen garrantzitsua baina hankak lurrean mantenduz lan asko behar duen taldea izaten jarraitzen du Iurre tabernako kadeteak.
1,2,3 takeeee!!!

menu
menu