Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN HANDIA KADETE MUTILENA

Iritsi da Euskal Ligako kadete mutilentzat lehen garaipena.

Garaipena Azkoitian lortu zuten Iraurgi taldearen aurka 71 eta 81eko markagailuarekin, Taketarren izugarrizko partidu baten ondoren.

Mutilak gogotsu bidaiatu zuten Azkoitira ligako lehen garaipenaren bila. Gogo hori lehen laurdenean isladatu zen eta izugarrizko hasiera baten ondorioz, 16-25 bukatzea lortu zuten.

Bigarren laurdenean gauzak berdintsuagoak izan ziren eta honen amaieran urdinak 5 puntuko aldearekin iritsi ziren, 35-40.

Atsedenaldiaren ostean, taketarrek txakalaldi txiki bat izan ondoren abantaila galdu zuten eta 4 puntu azpitik jarri ziren. Hala ere tolosarrek ez zituzten besoak jaitsi eta berehala lortu zuten partiduari buelta ematea eta berriz aurretik ipintzea.

Azken laurdenean gauzek bere lekuan jarraitu zuten, eta bukaeran Takeko mutilak ez zuten inongo estutasunik pasa. Bukaeran Iraurgi 71 Take 81.

Anotazioa:

Ekain (18), Garmendia, Balerdi (6), Zabala (15), Niko, Orte (3), Madu (13), Altuna (2), Markel (18), Goya (6).

menu
menu