Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ORIA ELECTRICIDAD 57-55 Arri -BKL-

Denboraldi berria jarrera ezin hobeaz hasi dute Oria Electricidadeko gure mutilek. (57-55)

Hilabetez gogor aritu ostean pasaden larunbatean 2015-2016 denboraldia martxan jarri dute Tolosar gazteak. BKL talde beasaindarra izan zen lehen norgehiagoka honetan arerioa, eta ez zituen gauzak batere erraz jarri azken segundurarte borrokatu bait zuten partidua, baina zorionez garaipena etxean utzi zuten Taketarrek.

Partidua bide beretik joan zen lehen 30 minutuetan, Taketarrak errebotean sufritzen eta abiaduraz eta pazientziaz mugitzen zutenean baloia saskiratze errazak lortzen. Norgehiagoka guztian zehar 5-10 puntuko abantaila izan zuten gureek, baina azken laurdenean gauzak okertu ziren. Minutu bakar baten faltan kanpotarrak bi puntura ipini ziren, baina burua hotz mantendu zuten Iñigo eta Anderren mutilek, bi saskiratze trukatu zituzten azken minutuan baina garaipena etxean uztea lortu zuten Take Oria Electricidadekoak. Aipatzekoa, jaurtiketa libreekin egiten hari diren lana, %70eko portzentaia eskuratu bait zuten denen artean, baita errebote lanetan egindako esfortzua fisikoki gehiago zen talde baten aurka.

Lan handia dute aurretik mutilek, baina entrenamendu guztietan gogor arituz eta denak norabide berean joan ezkero, denboraldi bikaina burutuko dute, zorionak mutilak! 1,2,3…TAKE!!!

menu
menu