Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTILAK GARAIPENIK EZIN TOPATUZ

TAKE Amarotzek ez du bigarrenean ere irabazterik izan

Bigarren jardunaldia igaro da TAKE Amarotzentzat larunbatean goizeko bederatzietan EASO 02 Aballarri taldearen aurkako norgehiagokaren ostean. Donostiarrak etxeko zirelarik 57-35 garaitu zituzten taketarrak.
Gogor saiatu ziren arren errendimenduko infantilak bigarren norgehiagokan ere esku hutsik geratu ziren. Bi taldeek indar eta gogo haundiarekin hasi zuten partida tolosarrei ordea 2-3 minutu besterik ez zien iraun hasierako motibazio horrek, etxekoei saskiratze zailenak ere sartzen zitzaizkiela ikusita. Bigarren laurdena saskiratze gutxikoa izan zen bi taldeen aldetik, baina, berriz ere anfitrioiak puntu gehiago lortu zituzten deskantsura 34-14eko markagailuarekin iristeko.
Bigarren zatia tolosarrek tartea txikitzeko gogoz hasi zuten, eta hiru eta laugarren zatietan gogotsu aritu ziren partiduan sartzeko aukera guztiak aprobetxatu nahian. Azken laurdenean zonakako defentsa batekin saiatu ziren arrakastarik gabe bi taldeen arteko distantzia mantendu baitzen azken bi zatietan.
Denboraldia hasi besterik ez da egin eta honez gero jokalariek gogoa mantenduz gero urte politta izan litekela antzematen da, hortaz aurrera eta 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu