Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIDE LUZE BATEN HASIERA

TAKE Ernio taldeko neskek ezin izan zuten partidua aurrera atera. Emaitza: 30-56.

Etxean lehen partidua jolasteak dakarren urduritasunarekin joan ziren partidura gure neskak. Lehenengo partiduan bezala, beroketa gogorra egin eta gero, gure neskak borrokatzeko prest atera ziren kantxara.
Partidu landua izango zela ikusi zen lehen unetik, zarauztarren presioa, gure defentsako bigarren laguntzak… Gauza berriak ikusten eta erabiltzen ikasteko partidu aproposa zen. Zarauztarrak hasieratik markagailua kudeatzen jakin zuten eta abantaila handiak lortu gabe partidua eraman zuten.
Alde batetik, Tolosarrek erasoan patxada gehiago edukitzen ikasi behar zutela ikusi zen. Bestalde, partiduko arazo ezberdinak planteatzen eta haiei aurre egiten zekitela erakutsi zuten neskek.
Bidea luzea da, baina astero lana eginez gero, emaitzetan eta jokalarietan islatuko da lan hori. Gainera, partidu guztian zeharreko jarrera goraipatzeko modukoa da! Segi horrela neskak! 1,2,3…TAKE!!!!

menu
menu