Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GOGOA EZ ZEN FALTA, SASKIRAKETAK ORDEA, BAI

Take Arrospe Handiko neskak gogotsu irten ziren larunbatean kantxara, BKL taldearen aurka gogor egiteko asmoz. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta kanasta azpiko hutsegiteen ondorioz, partidua 6 puntuko aldearekin amaitu zuten.

Taldearen lehen partidua zen, beraz, ikasitakoa praktikan jarri nahian irten ziren. Lehen partzialean oso parekatuta ibili ziren, erasoan aukerak bilatzen (nahiz eta Bkl ko neskak zonan defenditzen hasi ziren) eta defentsan lan fina eginez. Bigarrenean ordea, gauzak zertxobait aldatu ziren. Gure neskek aukera ugari izan zituzten baina jaurtiketekin ez zuten asmatu. Gainera, defentsan gogor estutzen saiatzearen ondorioz, falta asko egin zituzten. Honek, aurkariei nagusitasuna lortzea ahalbidetu zien eta lehen zatia 5 puntuko aldearekin amaitu zuten.

Bigarren zatian ere, gogo handiz jokatu zuten. Ez zuten baloia kanastan sartzea lortzen baina honek ez zuen Takeko nesken jarreran eragin, aukerak bilatzen eta defentsan gogor estutzen jarraitu zuten (baten -batek gogorregi agian, bost falta egin eta bankillora bueltatu behar izan baitzuen). Bkl ko neskek aldiz, jaurtiketa gehiago saskiratzea lortu zuten eta beraz, 20-26 ko emaitzarekin eman zien amaiera partiduari.

Gure neskak denboraldia jarrera onarekin hasi dute, hala ere, lan asko dugu aurretik!!

1,2,3… TAKE!!

menu
menu