Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrengoan bai!

Azkenean garaipena iritsi zen TAKE Amarotz infantilentzat

Berriz ere Tolosako Usabal kiroldegiak infantilen errendimendu mailako liga jasotzen zuen Tolosako TAKE Amarotz eta Donostiko Askatuak Gorriren arteko norgehiagokan, larunbatean goizeko 10:30tan.
Etxeko taldearentzat ohikoa ez den ordu bat zen baina horrek ez zuen kontzentrazioan eraginik izan behar, kontrakoa, beroketatik partiduan sartuta egon ziren. Kontzentrazio puntu hori partiduaren hasieran nabaritu egin zen, oso joko azkarra eta ordenatua demostratuz. Lehenengo zatiaren amaieran aurretik zegoen etxeko taldea 12-4 ko markagailuarekin.
Bigarren zatian aldiz, orain arte gertatzen ari den antzera, kontzentrazioa apur bat jaitsi eta aurkariak gainera etorri ziren, presio indartsu bat ipini zuten eta etxekoek baloi asko galtzearen ondorioz aurrea hartu zuten donostiarrek, eta 20-27 iritsi zen partidua atsedenaldira.
Hirugarren zatian etxekoek presiotik ateratzeko oso pase azkarrak egiten zituzten eta horren ondorioz puntuak sartzen hasi ziren.
Azkeneko zatian hiru puntuko desberdintasunarekin sartu ziren donostikoak, beraz dena ez zegoen esanda, izugarrizko hamar minutu zeuden aurretik eta bi taldeak partidua irabaztera atera ziren, denbora pasa ahala, kanpokoen kontzentrazioa jaisten hasi zen falta gehiegi eginez eta etxekoentzako tiro libre asko eskainiz. Hauek pixkanaka sartuz diferentzia txikiagoa bihurtu zen, eta bost segunduren faltan etxekoen saskiratze baten ondorioz aurrea hartu zuten markagailuan eta kanpokoek ez zuten denborarik izan beste bat sartzeko, beraz, etxekoek irabazi zuten 53-52.
Horrelako partiduetan ikusten da zein garrantzia duen buruarekin jolastea! Zorionak mutilak!! 1,2,3 TAKE!!!

menu
menu