Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera gogorra klubeko txikientzat

TAKE Txindoki txiki 11-Saskiaxular 39

Klubeko Txindoki Txiki taldeak liga hasiera gogorra izan zuen pasatako asteburuan. Denboraldiko lehen partidua zelako, klubaren izenean jokatzen zuten lehen aldia zelako edo beste hainbat arrazoiengatik, Axular Lizeo taldearen aurrean 28 puntuko diferentziaz galdu zuten gureek, azken emaitza 11 - 39 izanik.
Partidua aurrera zihoan heinean hobetzeko hainbat gauza eta ikasteko beste hainbat ditugula argi geratu zen, esaterako, aurkariek ezarritako presioaren aurrean gure jokalariek ez zuten asmatu alboko eta fondoko sakeetatik ondo ateratzen, eta horixe bera izan zen partiduaren markagailua erabaki zuena.
Hala ere, taldeak gogoa erakutsi zuen partidu osoan zehar, eta gogor borrokatu zuten. Bide luzea dugu aurretik hobetzeko eta batez ere ikasteko. Hurrengo larunbatean, hilak 24, Easo Loyolaren aurka partido gogorra izango dugu Donostian. Lan asko dugu aurretik baina pixkanaka-pixkanaka lortuko dugu!

1,2,3...TAKE!

menu
menu