Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu borrokatua baino garaipena etxera!

Infantil mutilek bigarren garaipena eskuratu zuten asko sufritutako partidu batean

Aurreko asteko garaipenaren energiarekin joan ziren Infantil mutilak Donostiara igandean EASO 03 Lizeoa taldearen aurka partidua jolastera. Bertara iristean konturatu ziren partidu berezi bat izango zela, ordura arte orokorrean TAKEko taldea baino altuagoak ziren taldeen aurka ibili zirelako, baina kasu honetan, tamaina antzekoa zuten talde batekin aurkitu ziren, txikiak eta azkarrak.

Partidua hasterakoan talde bakoitza ahal zuen guztiarekin hasi zen, eta kanpotarrak astean zehar erakutsitako jokoaren eraginez oso aurrerapen handia hartu zuten markagailuan, etxekoak joko interesgarria erakusten ari ziren baina TAKEtarren defentsa sendoarengatik ez zituzten saskiratzeak lortzen, lehenengo laurdenean 12 puntuko aldearekin amaituz (7-19).

Bigarren laurdenean nahiz eta intentsitatea mantendu, kanpotarrek ez zuten lortu Donostiarren erasoak gelditzen. Erasoan gaizkiulertu batzuk egon ziren eta kontraeraso asko oparitu zituzten, horrela 21-27 ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Hirugarren laurdena azkar bukatu nahi zuen Tolosako taldeak, horrek prezipitazio asko erakarri zituen eta ez zuten lortu kontzentrazioa partidoan mantentzen. Etxeko taldeak aldiz, bere jokoarekin jarraitu zuen eta lortu zuten aurkariak partidutik ateratzea, momentu horretan urduritasunak eta haserreak sartu ziren TAKEko taldean, azkeneko laurdenera bost puntuko aldearekin soilik sartuz.

Azkeneko laurdenean aldiz, kanpoko taldea konturatu egin zen pazientziarekin jolastu behar zutela inongo prezipitaziorik gabe, momentu horretan markagailua 2 gora zegoen gure mutilen alde, eta kontzentrazio puntu hori lortu zutenean 0-13 ko partzial bat sartu zuten partiduko mailarik altuena erakutsiz eta garaipena Tolosara ekartzen. Bukaerako markagailua 35-50 izanik.

Horrelako partiduetatik ere asko ikasi daiteke, astean zeharreko intentsitatea mantendu ezkero bukaerako maila hori partidu guztian zehar emateko aukera izango dugu! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu