Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LAN HANDIA AURRETIK

TAKE Txindoki txikikoek Easokoen aldean ez zuten irabaztetik gertu ibiltzerik ere izan

Dagoeneko bigarren partidua da Take Txindokiko nexkentzat. Oraingo honetan etxetik kanpo izan zuten partidua Easoren aurka. Hasieratik genekien partidu zaila izango zela eta ez zizkigutela gauzak erraz jarriko.

Aurkariak oso indartsu kantxaratu ziren eta gureei aldiz, borrokatzeko gogo hori falta zitzaien. Hori dela eta, Easoko taldeak 9-0 ko partzialarekin hasi zuen partidua. Hala ere, lanean jarraitu beharra zegoen eta gure nexkek lehengo saskiratzea lortu zuten. Hala ere, talde azkarra eta teknika handiko taldea zela argi eta garbi geratu zitzaigun. Horrela atsadenaldira 27-6 markagailuarekin joan ziren.

Atsedenaldia eta gero, gogo gehiagorekin kantxaratu ziren gure nexkak baina, hala ere, ez zuten puntu asko sartzeko aukerarik izan. Azken emaitza 61-10 izan zen. Gure helburuetako bat aurreko partiduko 11 puntu horiek gainditzea zen baina ez genuen lortu. Denek dakigu, bidea oso luzea dela eta hobetzeko denbora asko dugula, hori dela eta pilak kargatu eta lan asko egin beharra dago. Lortuko dugu!

1,2,3…….TAKE!!!

menu
menu