Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Arrospe handiko neskak honetan ere, ezin

TAKE Arrospe haundi 20- arri BKL A 70

Gure neskek BKL talde indartsuaren aurkako norgehiagoka zuten larunbat honetan Usabalen eta gogoa jarri zuten arren, aurkariek eskuratu zuten garaipena.

Entrenamendu gorabeheratsu batzuen ostean, larunbateko lehiak hasieratik zaila zirudien. Irati eta Maiderrek ez zuten jokatu behar eta gainera, 3. jokalari bat lo geratu zen. Gauzak horrela, soilik 7 jokalari zeuden eta partiduak ez zuen itxura onik. Honek ordea, ez zuen gehiegi eragin gure nesken jarreran eta gogoz ekin zioten jokatzeari.

Zoritxarrez, gogoa ez da nahikoa izaten hobea den aurkari baten aurrean eta erraztasunez nagusitu ziren BKLko neskak. Hala ere, lehen bi laurdenetan tolosarrek ez zuten burua jaitsi. Bigarren zatian aldiz, nekea, markagailuak eta jarrera faltak eraginda, erritmoa jaitsi zuten. Bitartean, aurkariek gogor erasotzen jarraitu zuten eta gure neskei puntu askoko aldea ateratzea lortu zuten. Honela, partida 20-70 amaitu zuten.

Orain arteko emaitzak txarrak izan diren arren, ez dute islatzen Take Arrospe Handiko taldearen ahalmena. Horregatik beharrezkoa da entrenamendu bakoitza seriotasunez hartu eta saiatzen jarraitzea. Bide horretatik joan ezkero, ziur emaitza hobeak iritsiko direla!! Aupa nexkak!!

menu
menu