Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Soraluze bergara 65-44 TAKE Iurre taberna

Igande goizak etxean geratzekoak direla esaten zuenak arrazoi osoa!!!

Eguraldi txarra egingo zuenaren beldurra, jokatzeko gogo gutxi, izugarrizko hotza.....hauek zer dira: ESKUSAK!!!! Aurreko asteko partidua irabazi eta onenak garela sinistuta, lehen laurdenean 28-1 ziren takeko mutilak galtzen.

Bigarren laurdenean, defentsa aldaketak eta takeko mutil batzuen erreakzioak saskiratzeak murriztu zituzten eta horren eraginez 10-11 irabazi zuten laurdena tolosako urdinek.

Hirugarren laurdenean, takekoek izugarrizko laurdena jokatu zuten, defentsatik eta erreboteak bereganatuz korrika eginez. Hiruko saskiratze batzuk ikusteaz gain, entrenatzaileak jarritako helburua bete zuten, berriro laurdena irabaztea.

Azken laurdenean, bi taldeek saskiratzeak lortzen jarraitu zuten baina azkenean berriro irabazi egin zuten laurdena tolosarrek. Honek zer pentsatua ematen du, 4 zati eta hiru irabazita tolosara galduta itzultzea. Aurreko asteko aurrerapauso izugarriak, hiru pauso atzera egiteko balio izan digu.

Ikasten ari den taldea garela ulertu behar da, ez txarrak eta ez onak, ikasi behar duen taldea. Horrela izango dute aukera noizbait onak edo txarrak izateko. 1,2,3 take

menu
menu