Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SARIRIK GABEKO ESFORTZUA

Ezin garaipena lortu kadete neskek BERA-BERAren aurka

Donostiako BERA-BERA taldea jaso zuten etxean TAKE Aralar Kirolak-eko kadete neskek, aurreko larunbatean. Entrenamenduetan egindako lan ona erakusteko gogoz zeuden, irabazteko aukerak zituztela jakitun.

Lehen erdia oso parekatuta joan zen. Talde bietako batek ere ez zuen lortzen alde nabaria egitea markagailuan. Biek saskiratze asko huts egin zituzten, baina etxekoen despiste batzuk 4 puntu gora jarri zuten BERA-BERA. Tolosarrek ez zuten euren joko onena egin, eta bazekiten aurrera pausoa eman beharko zutela markagailua alde jarri ahal izateko.

Erreakzioa iritsi zen bada: defentsan hortzak estutu eta erasoan lotsarik gabe. 3. laurdeneko 5. minutuan markagailua 16na berdinduta zegoen. Neskek lanean jarraitu zuten eta aurretik jartzeko aukera asko izan zituzten, huts egindako jaurtiketa libreengatik izan ez balitz. Barkatu egin genuen eta aurkariak aprobetxatu, 6 puntugatik irabazten jarraitzeko.

Azken laurdena jokatzeko, dena erabakitzeke eta tolosarrek garaipena nahi zuten. Inoiz bezala borrokatu zuten, baita bikain erasotu ere… baina sarrera bat egiten zuten bakoitzen aurkarien faltekin aurkitu ziren, eta jaurtiketa libreen marra abantaila izan ordez, kontrakoan bilakatu zen. Behin eta berriz huts eginez, ez genuen lortzen puntuak gehitzea gure markagailuan, eta beste aldean, donostiarrek, etxekoen nekea baliatuz, aldea handitzea lortu zuten. Amaieran 28-50, inondik ere egindako esfortzuagatik merezitako emaitza, baina horrelakoa da saskibaloia…

Esan daiteke, neurri handi batean, jaurtiketa libreek baldintzatu zutela markagailua, hainbeste huts eginda oso zaila baita irabaztea. Hala ere, azpimarratzekoa denboraldian gehien borrokatu zuten partidua izan zela da, taldearen hobekuntzaren erakusle. Segi horrela, hau da eta bidea!

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu