Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE 58 - IRAURGI 61

Beste urrats bat ikasketa prozesuan eta ezagutzaren motxila betetzen

Taldeak ez zuen bere maila eman lehenengo 20 minutuetan eta azpeitiarrek nahi izan zuten bezela jokatu zuten lehenengo bi laurden hauetan. 7 puntu behera joan ginen atsedenaldira bakarrik eta gauzak askoz hobeto egiteko gai ginenaren sensatzioarekin.
Bigarren zatiak ez zuen zerikusirik eduki eta aurkaria baina hobeto jokatu genuen. Defentsan asko estutu genuen eta ataken baloia ondo mugitzeko gai izan ginen. Taldeak bere nortasuna erakutsi zuen eta horren ondorioz markagailuan aurretik jartzea lortu zuen.
Beste partidu bukaera berdindua eta emozioz beterikoa bizi genuen. Azpeitiarrak ez ziren kokildu eta kalitatezko kanasta batzuen bitartez partidua irabaztea lortu zuten.
Partidua bere osotasunean aztertuta, azpeitiarrek merezimenduz irabazi zuten partidua, baina beste partidu batzuetan ez degu irabazi merezi izan degunen: saskibaloia zorretan dago gure taldearekin!!!

1, 2, 3, TAKE!!!!

menu
menu