Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurre taberna 35-41 Aloña Mendi KE

Azken aldian bezalaxe, hasiera kaxkarra eta ezin bukaeran dena erremontatu

Bada denbora bat non, taldeak hasiera kaxkarra egiteaz gain, izaerarik ez eta batak besteenganako errespetu faltak ikusten direla. Horren ondorioz, ezin izaten da partidurik irabazi. aurreko asteko erridikulua eta gero pauso bat emango zutelakoan geunden denak baina gogoz geratu behar izan genuen.

Lehen laurdena kaxkarra izan zen bi taldeena eta baloi ugari galdu zuten denek. Hala ere beraiek ziren beti markailuan aurretik. Laurden txarra izan bazen ere partiduan mantendu ziren TAKEko mutilak laurdenaren bukaeran.

Bigarren laurdenean etorri zen espektakulua baina Aloña Mendikoen bitartez. Izugarrizko zuloa egin zuten markagailuan eta gainera tolosarrek ez zuten inongo aurrerapausorik egin eta ez zen egingo zutenaren seinalerik ikusten. Hori horrela izateaz gain, aktitude txarrak eta jokatzeko gogorik ez zutela zirudien. azken bi minutuetako saskiratze batzuk 12ko diferentzian utzi zuten markagailua kanpokoen alde.

Hirugarren laurdenean izugarrizko esfortzua egin zuten 12 jokalari urdinek, partidua berdinduz. baina esfortzu guztiek bere ondorioa dakarte, hau da, nekearen eraginez ezin izan zuten partidua borobildu eta azken laurdenean, lehenengoaren antzera saskiratze gutxi eta akats ugari nekearen eraginez.

Partiduaren "moraleja", hasieratik jokatuz borrokatzen direla partiduak, 10 minutu jokatuz bakarrik ezinezkoa izaten dela. Izaera eta gogoak ateratzeko momentua da eta noski ikasten jarraitu beharra dago. Eta hala bazan eta ez bazan sar dabila kalabazan eta atera dadila Tolosako plazan.
1,2,3 takeeee!!!

menu
menu