Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Ernio komeritan

Azpeitiara gogotsu joan eta mareatuta bueltatu ziren gure infantil neskak

Aurten irabazi edo galtzeak partida ona edo txarra jokatu den definitzen ez duen arren, larunbat goizekoa ez zen batere partida ona izan. Talde osoak orokorrean, partidaren hasiera benetan kaskarra burutu zuen. Batzuek bazuten aitzakia, izan ere, Oihanek Azpeitiara bidean bota zituen tripetan zeramatzan gosariko ale denak eta ahul xamar egon zitekeela pentsatu zezaketen Azpeitiara joandako zale sutsuek. Ez zen hala izan, Oihanek ez baitzuen ahultasun zantzurik erakutsi.

Partida Aioraren saskiratze batekin hasi zen, 0-2 aurreratuaz Tolosarrak baina 2-2koa segituan ezarri zuten Azpeitiarrek. Izan ere, lehen minutuetan ez zioten elkarri batere laguntzen Tolosarrek. Defentsan bakoitzak berea eta kitto. Honen erruz, lehen 6 minutuetan 19 puntu jaso zituzten. Martxa honetan, 110 puntutik gora jaso zitzaketen baina zorionez, Tolosarrak esnatu ziren eta defendatzeko jarrera erakutsi. Ordurako, entrenatzaileek bi hutsarteak eskatuta zituzten ordea. Bigarren laurdenekoak batere gabe!

Bigarren laurdeneko markagailua ere, Tolosarrek ireki zuten Ixiarren saskiratze batekin. Nabari da pixkanaka konfidantza hartzen ari dela eta hori zelaian ikusten da. Azken bi minutuetako 8-0eko partzial batengatik izan ez balitz, paretsu amaituko lukete laurdena. 34-9 atsedenaldian.

Hirugarren eta laugarren laurdenek, bigarrenaren bide beretik jarraitu zuten, Azpeitiarrek erritmoa jaistearekin eta Tolosarrak defendatzen hastearekin batera, talde baten eta bestearen arteko aldeak murriztu ziren eta saskibaloian jokatu ahal izan zuten gure neskek. Hori bai, saskira begira pattal xamar jarraitu zuten, hirugarren laurdenean Jasoneren saskiratze bat izan baitzen lorturiko apurra. Azken emaitza: 50-18 Azpeitiarren alde.

Bigarren bueltaren hasieran garaipena lortu zenetik, asmatu ezinik dabiltza gure neskak. Zertxobait jaitsi da entrenamenduetako erritmoa eta horrek eragin zuzena du partidetan. Presiotik ateratzeko komeri dezente erakusten ditu taldeak eta aurrez barneratuak genituen zenbait gauzetan atzerapausuak eman dira. Taldekideen artean duten giroaz ordea, ez da batere kexarik eta hala jarrai dezala. Garoaren itzulerarekin, ez da txutxumutxurik faltako entrenatzaileen bizkarretara!

Aupa kuadrila! Segi egurrean!

menu
menu