Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BURUA ORAINDIK IÑAUTERIETAN...

TAKE Amarotz 45- Mondragon Unibertsitatea 54

Joan den larunbatean arrasatear infantilek hitzordua zuten tolosarren aurka, Tolosan. Etxekoek ez zuten partidu erraza espero iñauterietako ajeak oraindik erabat pasatu gabe eta aurretik entrenatzeko aukerarik gabe ekin behar zioten berriro saskibaloiari bi postu gainetik zuten aurkariaren aurka.

Lehen laurdenean ez zen ohituta gauden mailako jokoa ikusi ez etxekoen aldetik ezta kanpokoen aldetik ere. Saskibaloi kaxkar hartan Mondragon Unibertsitatea taldekoa gailendu ziren 5 puntuko aldeaz.

Bigarren laurdenean aldiz, Taketarren mailak gora egin zuen jokoan baina sakiratzeak ez ziren iristen. Jokoaren kalitatean gailendu arren tolosarrek pare bat puntu besterik ezin izan zizkioten jan aldeari, honela deskantsura 3 puntuko aldeaz ailegatuz.

Zoritxarrez deskantsuaren ondoren iritsi zen kanpokoen gorakada. Hirugarren laurdenean bai jokoan baita puntuetan ere nagusitu ziren arrasatearrak markagailuan aldea lehen aldiz hamar puntuetatik igaroz.

Azken laurdenean tolosarrak kapaz izan ziren aurkarien gorakadari amaiera emateko eta azkenik aldea bederatzi puntuetan utziaz. TAKE 45-54 MONDRAGON UNIBERTSITATEA izan zen amaierako markagailua.

Entrenamenduekin iñauteri aurreko maila lortzea oso garrantzitsua da, datorren asteburuan oso partida zaila baitute donostian, segi dezagun lanean eta 1, 2, 3, TAKE!!

menu
menu