Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gogoak badaude, dena da posible

Mondragon Unibertsitatea 35- TAKE Uzturre 36

Arrasatera bidaiatzen zuten oraingo honetan gure Take Uzturreko neskek. Norgehiagoka larunbatean goizeko 12:00tan zen. Tolosan jokatu zen partidan, Takeko neskak izan ziren garaile puntu bakarraren aldearekin. Zoritxarrez, taldea, Zuriñe, Andrea, Maialen eta Naiararen bajekin aurkezten zen partidura, baina Jasone eta Oihane infantilen gogo eta ilusio guztia zuten beraiekin.

Partidua Tolosarren alde hasi zen, erritmoa ona zen nahiz eta saskiratze askotan ez asmatu. Egin ziren faltak onak izan ziren eta jada jokalarien arteko pikea nabaritzen hasia zen. Bigarren zatian, lasaitasuna handituz joan zen, paseak oparituz eta errebotea asko borrokatu gabe. Hala ere atsedenaldira iritsitakoan emaitza Takekoen aldekoa zen, 17-18.

Hirugarren zatian Arrasateko neskek irabazteko zituzten gogoak erakutsi zituzten, baina gure neskak ez ziren atzean gelditu. Joko azkarra, kontraeraso onak eta taldean jolasteko gaitasunak ikustekoak izan ziren. Saskiratze azkarrak ari ziren izaten eta minutu baten faltan aurkaria bi puntuko aldearekin zegoen. Lau jaurtiketa libretatik, bakarra sartu zen, baina zituzten gogo guztiak aterata, azken defentsan baloia lapurtu, kontraeraso azkar bat egin, eta barrura! Azken emaitza 35-36, Take Uzturreko neskak garaile.

Horrelako partiduak dira talde-jokoaren garrantzia erakusten dutenak, bai zelai barruan eta kanpoan ikusten diren irabazteko gogoak askatzeko unea. Orain hurrengo norgehiagokan pentsatzeko garaia da, larunbatean 10:30tan Ordiziaren aurka.

Aupa nexkak…1,2,3TAKE!!!!!!!!

menu
menu