Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARTIDUAK 40 MINUTU DITU

TAKE Iurre taberna 41- arri BKL 54

Igandea, hilak 21, 12:00tan izan zuten oraingoan Kadete mutilek partida. Beheko kantxan zeuden eta jokalariek bazekiten beren ohiko bi entrenatzaileen falta izango zutela. Beroketako lehen minututik nabari zitzaien burua ez zutela partidan, ez zeudela irabazteko pentsaerarekin; norbaitzuk oraindik burua ohean zuela ere bait zirudien.

5 jokalari prest kantxan, baloia jokoan noiz jarriko eta beste 7 aulkian, animatzeko prest. Lehen laurdena paretsua izan zen, baina taldeak erasoan bakarrik zuen burua, atzean zituzten zuloez jabetu gabe. Bide beretik joan zen bigarren laurdena ere, balantze defentsiboa egiteko asmo gutxirekin jarraitzen zuten. Horrela, 19-25eko markagailuarekin iritsi ziren erdi denborara.

Ordurarte, defentsako akatsak eta saski azpian aprobetxatu gabe geratu ziren baloi solte horiek balantza BKL taldearen alde jarri bazuten ere, mutilek burua hotz mantendu zuten. Erdi denboratik aurrera aldiz, zenbait jokalari partidatik at ibili ziren eta defentsako akatsak zuzendu ordez faltaz kargatu zen taldea.

Partiduko azken 3 minutuak ezin aipatu gabe utzi: taldekideak aulkitik animatuz eta kantxan irabazteko gosea antzematen bazitzaien ere; ezin ahaztu genezake partidek 40 minutu izaten dituztela.

Gauzak horrela, bukaerako emaitza 41-54 izan zen.

Bada zer landu jokoan, baina baita nork bere buruan ere. Denboraldia ez da bukatu eta pauso txikiz ibilbide polita osatu dezaken taldea da TAKE Iurre Tabernako gazteena.

Eutsi goiari mutilak!

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu