Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Ernio erasoko arazoek baldintzatuta

Arrasateko infantil nesken taldearen lan onak Tolosarren esfortzua ezerezean utzi zuen

Ezerezean utzi zuten Arrasatearrek Tolosarrek eginiko esfortzua markagailuari begiratuz gero, 13-60 azken emaitza. Baina gure neskek egin zuten lana, hor geratzen da. Saskibaloiaz ikasteko eta gozatzeko prozesu horretan, beste pausu bat izan zen larunbatekoa eta horretarako aurkari bikaina izan zuten aurrean.

Izan ere, Arrasatearrek partidako 40 minutuetan gogor estutzen dute goitik, presionatuz eta erasoan behin eta berriz saskia bilatuz. Hori dela eta, euren aurkariek sekulako lana egin behar izaten dute presiotik baloirik galdu gabe irteteko eta defentsan Arrasatear jokalariak gelditzeko.

Aurten ohikoa denez, TAKE Ernioko borrokalariek minutu onak eta ez hain onak izan zituzten. Baloia babestu eta erasoko zelaira iristeko lan ona egiten bazuten, aurkariek ez zituzten saskiratze errazak lortzen eta momentu batzuetan parez pare borrokatzen zuten Gipuzkoan erreferente diren jokalari hauen aurka. Beste batzuetan aldiz, baloiak galdu eta aurkariek saskiratze errazak lortzen zituzten. Azken asteetan gainera, gure neskai normalean baino gehiago ari zaie kostatzen baloia estutu eta laguntzatara iristea eta hori aprobetxatzen dute aurkariek saskiratze errazak lortzeko.

Tolosarrak ez ziren laurden batean ere 10 puntutatik pasa eta aurkariek aldiz, laurden guztietan gainditu zuten zifra hau. Datu hau, aurkarien mailaren erakusgarri da, laurden bat joan eta bestea etorri, maila haundiko jokalariak kantxaratzen baitzituzten hauek. Harrigarria izan zen, defentsako minuturik onenak egin zituztenean Tolosarrek, Arrasatearrek nola ez zuten izan inolako arazorik hirukoak jaurti eta kasu batzuetan, asmatzeko.

Ikasteko ordea, ez dago aurkari onenekin lehiatzea baino gauza hoberik beti ere, horrek moralki pott eginda uzten ez bazaitu. Ez da hau gure nesken kasua, Garoaren itzulerarekin eta beraien artean duten giroarekin, entrenatzera gogoz agertzen baitira. Asteburu honetan dute beren irabazteko grina erakusteko aukera itzela. Azken aurrena doan taldearen aurka jokatzen dute, Ordiziaren aurka. Etxean 6 puntugatik galdu bazuten ere, partida lehiatua izan zen eta hori espero dugu datorren larunbateko partidaz.

Ea hala den baina oraingoan, Tolosarren esfortzua eta animoak Ordiziarrenak baino altuagoak diren. Horrela soilik lortu ahalko da emaitza positiboa,

Aupa neskak! Eutsi horri!

menu
menu