Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin denean, ezin

TAKE Txindoki txiki 31- Oiarso txiki 45

Oraingo honetan TAKEko neskek etxean jokatzen zuten, Oiarso taldea zuten aurkari, jokalari berriak ziren Tolosako taldearentzat, eta halakoetan beharrezko izaten da partiduan lehen momentutik sartuta egotea, konzentratuta erabat. Klubeko txikiek ordea lehen laurdena ia lokarturik pasa zuten eta kanpoko taldea gainetik pasa zitzaien laurdena 2-18 markagailuarekin itxiz. Bigarren zatian ordea erle batek ziztatu izan baliete bezala gure neskak bizi atera ziren kantxara eta aurkariak menderatzea lortu zuten, bigarren laurdena 10-8 markagailuarekin erabakiz.
Hirugarren laurdenan bueltan gure neskak lanean jarraitu eta berriz ere hamar minutuetan garaile izatea lortu zuten. Azken zatian ordea aurkariak ere pilak jarri eta diferentzia mantentzea lortu zuen, garaipena etxetik hurrun eramanez. Partidua 31-45 markagailuarekin erabaki zen, lehen zatiak izan zuen horren errua, aurkariek 16 puntuko aldea lortu baitzuen, gure neskentzat buelta emateko ia ezinezko diferentzia ezarriz.
Hurrengo partidua Ostiralean jokatuko dute, Arrasaten, jada lezioa ikasita ziur gure taldeak lehen momentutik ezarriko duela irabazteko behar den gogo eta intentsitatea, bihen bitartean lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, ea hurrengoa garaipenaren partidua izaten den.
1,2,3… TAKE!

menu
menu