Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE – ATLETIKO SAN SEBASTIAN

Aurreko astean jasotako porrotaren ostean, eta, astean zehar eginiko entrenamenduei esker junior mutilek garaipena lortu zuten Donostiako Atletiko taldearen aurka.

Lana, lana eta lana. Hori da Tolosarrek astean zehar buruan izan dutena. Atletiko San Sebastian taldearen aurka jolastu zuten lehen aldia izan zen igandekoa. Beti bezala, lehen aldiko urduritasuna, nola jolastuko duten jakiteko gogoa… Kontuak kontu, 12:00etan baloia kantxara, eta gazteak saskibaloiaz gozatzera.

Partidu honetan ere, presiotik irtetzea bilakatu zen tolosarren erronka nagusia. Lanean ari direla argi erakutsi zuten, pixkanaka, nahiz eta akatsen bat edo beste egin, baloia mugitzeko zailtasun gutxiago baitituzte.

Tolosarrek partidu guztian zehar markagailuan aurretik joatea lortu zuten. Atsedenaldira 21-17 markagailuarekin iritsi ziren. Defentsa on batzuei esker eta erasoan asmatuz, 13 puntuko abantaila ezartzea lortu zuten. Hala ere, ez zuten etsi, eta lanean jarraitu zuten, oraingoan puntuen gora beherak garrantzia handia baitu. Partidu amaieran Tolosarrek garaipena, 53-38.

Lanen jarraituko dutela gauza ziurra da, metaforak maite dituzten gazte hauek ez dute euren azken hitza esan. Animo mutilak!!!

1,2,3 TAKEEE!!

menu
menu