Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BERRIZ ERE PARTIDU BERA

Porrotarekin itzuli ziren Donostiatik TAKE Aralar Kirolakeko kadete neskak.

Errendimenduko taldeari arratsaldeko 20:00tan jokatzea suertatu zitzaion aurreko larunbatean. Ordutegi ez ohikoa eta ez atsegina, baina EASOri gerra emateko prest agertu zen taldea. Asmo horiek ordea, ez ziren nesken partidu hasierako jarreran isladatu, etxekoek 17-0ko partzial bat lortu baizuten hasieratik.

Donostiarrek euren erritmoa ezarri zuten eta Tolosarrek ez zuten egin beharrekoa egin, hau da, defenditu. Laguntzak ia ez ziren existitu, mozketetan behin eta berriz aurre hartzen ziguten, jaurtiketak ez ziren punteatu ere egiten... EASO, gainera, ez da talde makala eta hirukoetan asmatu zuten, atsedenera 35-6 markagailuarekin iritsiz.

Atsedenaldian neskak ohartu ziren intentsitatea asko igo behar zutela eta ahalik eta gehien borrokatu, aurkaria hain eroso egon ez zedin, eta horrela gertatu zen. Saskibaloi aldetik lehen zatiko akats asko errepikatu arren jarrera aldetik beste talde bat zirudien, jokalariak inplikatuta eta saiatzen. Erasoan entrenatutakoa aplikatu zuten eta bigarren zatiko markagailua oso paretsua izatea lortu zuten, azken emaitzan eraginik ez izan arren.

Harritzekoa izan zen partida honetan gertatutakoa, EASOkoei bisita egin genien azken aldian berdina gertatu baitzen: lehen zatia desastre hutsa eta bigarrena askoz hobea. Taldeak ez zuen konzentrazio nahikoa izan eta denboraldiko garai honetan egin ezin diren akatsak egin zituen, ez dago aitzakiarik.

1,2,3...TAKE!

menu
menu