Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lortzear egon zen partidoa

TAKE Iurre tabernak porrota Askatuak taldearen kontra 36-32

Lehen zatian eraso eta defentsan ez zegoen esfortzu handirik, ez gugandik, ez haiengandik, eta horrek laurdena 8-8 amaitzera eraman zuen.
Bigarrengoan berriz defentsa berdin mantentzen zen bitartean erasoan ez zuten asmatzen tolosarrek. Tiro ugari eta gehienak aukera garbiarekin, baina zortea ez zegoen gure alde eta laurdena 15-8 bukatu zen 7-0eko partzialarekin.

Bigarren zatiaren hasieran 10 puntuko abantaila zuten aurkariek, baina geldialdi baten ostean gogotsu atera ziren dena emateko asmoz. Atakean lan txukuna eta defentsan gogo gutxi egon ziren amaierara arte. Defentsaz bestalde lortu genuen markagailuan hurbiltzea. 2 behera, 4 behera,... Horrela ibilginen amaieran partidoa bukatu zen arte.

Ipurdia jetsi beharra dago defentsan ondo ibiltzeko eta hortan hobetu beharra daukagu. Animo mutilak bide asko dago egiteko eta!

menu
menu