Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Egiten den lanean sinisten denean

Ordiziarren aurka partida latza jokatu zuen Take Uzturrek

Larunbatean goizeko 10:30etan jokatu zen partida usabalgo kiroldegian. Aurrez jakin bazekiten, partida estua izango zela, joaneko partidan 5 puntuko desabantailaz galdu baitzuten. Kontuak horrela oso zentratuta eta gogotsu irten ziren kantxara gure neskak.

Lehen laurdenean, aurreneko saskiraketa ordiziarrek lortu bazuten ere, tentsio handiz erantzun zien Takeko neskek, 0-11ko partzial izugarri batekin.

2.laurdenean, abantaila handitzeko euren esku zegoen guztia egin zuten gure neskek. Erabaki egokiak hartu eta presio itzelaren ondorioz, aurkariak anulatzea lortu zuten eta horrela 37-18ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, tentsioa jetsi eta urduritasuna nagusitu zen kantxan. Ordiziarrak hazi egin ziren eta tolosarrak berriz kikildu. Horrela erasoan aurrez erakutsi zuten agresibitate punttua galdu eta eta baloi ugari galdu zituzten etxekoek euren kaltetan.

Azken laurdenean, gorputzean sartuta zuten partidak eskuetatik alde egin zezakenaren mamua eta lehen minutuak zalantzaz beteak izan baziren ere. Hortzak estutu eta partida haserako kasta erakutsi zuten partida amaitu bitartean. Azkenean 52-44ko emaitzarekin nagusitu ziren Take Uzturreko neskak.

Zerbait azpimarratu behar balitz, talde lan izugarria eta kontzentrazioa azpimarratuko lituzkete entrenatzaileek. Lan bikaina bete zuten neskek eta egiten ari diren horretan sinisten dutela garbi geratu zen.

Zorionak neskak!!!

1,2,3...TAKE!!!!!

menu
menu