Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Egindako lanaren saria iritsi zen azkenean

Norgehiagoka hasi aurretik Martiak buruan zuen larunbat hura izango zela garaipena lortzeko eguna, eta bete- betean asmatu zuen

Ohiko ordutegia eta ohiko kantxa, behar zen gauza bakarra neskak azkenaldian erakusten ari ziren jarrerarekin jokatzea zen, eta bide batez, saskiratzeekin zertxobait gehiago asmatzea.

Lehen zatia hastearekin batera, hasierako aurreikuspenak betetzeko aukerak zeudela ikusi zen. Neskak gogoz atera ziren, ahal zuten guztia emateko prest. Hasieran, saskiratzeak ez zirela iritsiko zirudien. Baina partida aurrerantz zihoan heinean gure neskak haien buruan sinesten hasi ziren eta jaurtiketek eta sarrerek fruituak eman zituzten. Aipatu beharrekoa da norgehiagoka osoan zehar kontzentrazioa mantendu zutela, entrenatzaileek emandako aholkuei jaramon eginez. Defentsan ere, oso lan ona egin zuten eta baloi lapurreta ugari egin zituzten, zeinak, kontraerasoak ateratzeko aukerak eman zizkieten.

Honela, Take Arrospeko neskak partidaren amaierara heldu ziren, aurkariak 4 puntuko aldeaz garaituz. Zoritxarrez, 7 jokalari baino ez zeuden, eta beraz, partidua galdutzat eman zen. Honelakoetan ikusten da taldearekiko konpromezua zein garrantzitsua den.

Hala ere, bai entrenatzaile eta bai jokalariak partiduaz gozatu zuten eta beste behin argi geratu zen jarrera onarekin, gure neskak edozein aurkariren kontra lehiatzeko gai direla!

Aupa neskak!! 1,2,3..TAKE!!

menu
menu