Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Probetxuzko igande goiza Goierri aldean

Goierri 17-35 TAKE Belate.

Igande goizean Urretxura joan zen TAKE Belate taldea elurra egongo zenaren beldurrez baina irabazteko gogo handiz. Horrela erakutsi zuten txikiek lehen laurdenean. Hasieratik aurretik, defentsa ona eta erritmo izugarria jarriz. Denboraldiko 10 minutu borobilenak jokatuz.

Bigarren laurdenean pare bat akats kenduta lan bikaina egiten jarraitu zuten. Esanguratsuena erritmoa izan zen, denak mugituz, elkarri pasaz eta denak gozatuz. Horrela ezinezkoa zen partidua galtzea.

Hirugarren laurdenean, defentsa izugarria eginez Goierritarrak saskiratu gabe utzi zituzten urdiñak. Errebotea ere dominatzen jarraitu zuten eta kontraeraso bikainak eginez partidua irabazita zuten TAKEko txikiek.

Azken laurdena, gozatzeko momentua eta lasai jokatzeko laurdena izan beharrean, bikain eginiko lan guztia ezerezean utzi zuten. Erreboteak galdu, defendatzera ez jaitsi eta gainera aktitude txarra erakutsi zuten. Azken laurdena Goierrikoentzat izan zen.

Horrelako partiduak egiten jarraitu behar dugu hobetzen jarraitzeko baina partiduak 40 minutu dituela ahaztu gabe. Lanean jarraitu beharra dago baina bide onetik goazela ikusten da. 1,2,3 take!

menu
menu