Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gehiegizko zigorra

TAKE Amarotz taldeak azken laurden kaxkar batengatik galdu zuten etxean

Infantil mutilen lehenengo fasearen azkeneko partidua jokatzen zen Usabalen txapelketako azken sailkatuaren aurka, azken aldian hobetzen zihoan taldea. Oso ondo hasi zen partidua, astean zeharreko kontzeptuak argi erakusten eta saskiratze erosoak aurkitzen. Orokorrean oso eroso zegoen etxeko taldea jokatzen ari zen partiduarekin.
Atsedenaldira 10 puntuko diferentziarekin joan ziren, eta jokoa erakusten ari zenaren arabera diferentzia hori handiagoa izan beharko litzatekeela pentsatu zitekeen.
Baina hirugarren laurdenaren amaieran kontrol gabeko erasoak hasi ziren agertzen, prezipitazioak, urduritasunak, beldurrak… eta kanpoko taldea partiduari buelta ematen hasi zen.
Oso azkar eman zuten partidua irabazita bezala etxekoek eta hori gogor ordaindu zuten azkeneko laurdenean, gauzak ez ziren ateratzen erasoan eta defentsan puntu asko erraz oparitzen genituen. Azkeneko segunduetan enpatatzeko bi jaurtiketa libre izan genituen baina azkena ez zen sartu eta beraz, bat behera bukatu genuen partidua.
Partidu guztiak ikasteko erabili behar dira eta hau batez ere, lehenengo fasea amaitutzat ematen dugu eta bigarren fasean berriz ere hauen aurka jokatu behar dugunean buelta etorriko zaie, hauei eta gainontzeko guztiei, Animo mutilak! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu