Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Txindoki txikik irabagaldu egin zuen beste behin

TAKE Txindoki txiki 37- arri BKL 9

Aurkaria ezberdina zen; kantxa berriz ezaguna, etxekoa; ordua, berezi samarra, ostiral arratsaldean jokatu genuen; jokalarien aldetik ordea aurreko asteko egoera bera errepikatu zen, jokatzeko beharrezko diren zortzi jokalari eduki beharrean hainbat arrazoi ezberdinengatik oraingoan sei agertu ziren kantxara.
Partiduaren hasiera ez zen gozoa izan, berotzeko denbora gutxi genuen eta jokalariak urduri zeuden. Dena dela gogo biziz kantxaratu ziren gure neskak, eta borrokatzeko gai direla erakutsi zuten lehen zatiaren amaierara 5-1 markagailuarekin iritsiz. Bigarren zatira ere lanean jarraitzeko gogoz atera eta atsedenaldira 26-3 tartearekin iristea lortu zuten. Hala ere jokalariak naiz entrenatzaileak ez zeuden gustora, sei bakarrik izatean atsedenaldira leher eginda iritsi baitziren. Jokora bueltan klubeko neskek azken bi laurdenetan garaipenari eustea lortu zuten, azken markagailua 37-9 markagailuarekin itxiz. Garaipena Tolosan geratu zen, baina ez ofizialki, talde guztia ez agertzean baliozko emaitza 0-20 baita, BKL taldea garaile.
Bigarren aldia da jada nahikoa ez agertzeagatik taldeak partidua galtzen duela, taldeko kide guztiak dira garrantzitsu bai kantxan eta bai bertatik kanpo. Dena dela, tirabira txiki horietatik kanpo gure neskek argi dute borrokatzen jarraituko dutela, eta datorren larunbatean gogotsu joango direla Zarautzera garaipenaren bila, hortaz, indarrak hartu eta lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen.
1,2,3… TAKE!!

menu
menu