Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigaren zatiko eklipsea

TAKE Ernioren bigarren zatiko lan ilunak lehen zatiko argitasuna tapatu zuen larunbateko partiduan

Infantil neskek bazekiten ez zela partida erraza izango larunbatean Bergararren aurka jokatu beharrekoa. Izan ere, Aiora, Paula eta Eliren lesioak gutxi ez balira, Jasone ere eskiatzera joana zen asteburu pasa eta beraz, taldeko bost jokalari zeuden soilik jokatzeko prest. Hori bai, partidan zehar argi geratu zen jokatzeko prest eta gogoz joan ziren Usabalera.

Taldeko bost jokalariei ordea, TAKE Txindoki txiki taldeko Ainhoa eta Mirariren laguntza aparta gehitu zitzaien. Hauek ere, jarrera ederra erakutsi zutelarik. TAKE Ernioko jokalariek ez dakigu zergatik, ez zieten beren izenez deitzen Ainhoa eta Mirariri, ulertzen ez dugun arrazoiren bategatik, kar kar kar.

Bergarako taldea, ez da bereziki kalitatea duen talde bat, baina oso jokalari altuak dituzte eta horri ateratzen diote probetxua, batez ere erreboteak hartu ondoren saskiratzeko. Lehen laurdena horrelaxe hasi zen, aurkariek jaurtiketak huts egiten zituzten baina saski azpian lorturiko erreboteei esker saskiraketa errazak lortzen zituzten. Lehen zortzi minutuetan, 4-14ko partziala Bergararren alde. Hemendik aurrera ordea, erreboteak hartzen hasi ziren Tolosarrak eta saskira begirako lanean erabaki onak hartzen. Boteak behar direnean bakarrik, jaurtiketa aukera onak, eta abar. Hori dela eta, 4-14kotik atsedenaldiko 16-16kora pasa ginen. Poz handia Tolosarrentzat, partida irabaz zezaketela ikusirik.

Hemendik aurrera ordea, nekeak erasoko erabaki onak eklipsatu eta erabaki txarrei eta iluntasunari egin zien bidea. Bakarkako jokaldiak eta pase kaxkar ugari eman zituzten gure neskek eta ez zuten saskiratze errazik lortzen inolaz ere. Atzean ordea, seriotasunez jarraitu zuten lanean beren konpromezuaren eta ilusioaren erakusgarri. Bigarren zatiko partziala: 3-19. Merezi gabeko jipoia, ez jarrera, animoa eta kemenak saskiraketak lortuko balituzte behintzat.

Aste honetan, Easo Menditxu 2003 taldearen aurka partida zaila jokatu beharko dute gure neskek. Donostian arratsaldeko 18:00etan. Ea jarrera berdina erakusten duten eta gozatzen jarraitzen duten.

menu
menu